Setem Hego Haizeak “Zure diruarekin” dokumentala gonbidatzen dizu

14/Urtarrila/2013 | Noticia

CON TU DINERO… Zure diruarekin….


Zein puntutara arte daki gizarteak zertarako erabiltzen den bere dirua? Dokumental honen bitartez, Setem Hego Haizeak banku batzuen jokabide txarren berri eman nahi du; bertan, bankuek egiten dituzten inbertsioak nahiz egoera ahulean dauden familiak nola kaleratzen dituzten aztertzen da. Bada, hori ikusita, bestelako aukera batzuk aurkezten ditugu. Banku etikoa. Ekonomia alternatiboko sareak. Dokumental honekin ez dugu autoritatez eta erabatekotasunez hitz egin nahi. Norbere ondorioak ateratzea nahi dugu. Dokumentala MOBIOLAKek ekoitzi du, Garapenerako Lankidetzarako Euskal Agentziaren eta Eusko Jaurlaritzaren babesarekin. 70 minutu inguru irauten du, eta dokumentalaren proiekzioaren ostean, mahai-inguru bat egingo da Iker Espúñezekin (dokumentalaren zuzendaria), Peru Sasíarekin (Fiare Banku Etikoa) eta SETEM Hego Haizea euskal GGKEaren ordezkariekin.
Dokumental hau Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan proiektatuko da, beherago adierazten dugun bezala, saio banatan. Sarrera librea izango da lekua bete arte, baina gonbidapenak ditugu topaketara joateko. Interesatuta bazaude, mesedez, jakinarazi kasuan kasuko hiriburuan.
Dokumentalaren proiekzioa.
Urtarrilaren 22a, asteartea. 19:00. Guridi Zinema. San Prudentzio Kalea, 6 (Gasteiz)
Urtarrilaren 23a, asteazkena. 19:30. Golem Alhóndiga Zinema. Arrikibar Plaza, 9 (Bilbo)
Urtarrilaren 24a, osteguna. 19:00. Koldo Mitxelena Kulturunea. Urdaneta Kalea, 9 (Donostia)
* Garrantzitsua: Erantsitako irudiak ez du gonbidapen-baliorik, SETEMek banatutakoak bakarrik izango dira gonbidapenak. Eskerrik asko.
Deitu:
Gasteiz: 945.12.07.46
Bilbo: 94.479.36.64
Donostia: 943.314.415

LABURPENA

Dokumental honetan, ohiko bankuenak bezalakoak ez diren jardunbide finantzarioak islatu nahi dira, gaur egun espainiar estatuan aurki ditzakegunak, hain zuzen.

Egungo krisia bankuen zalantzako legezkotasunezko jokabideek eragin dute, neurri batean; hori dela eta, krisiak gizartean eztabaida piztu du bankuek nahiz aurrezki-kutxek beren bezeroen dirua kudeatzen duten moduari buruz. Zein puntutara arte daki gizarteak nola erabiltzen den bere dirua? Dokumental honen bidez, bankuen jokabide txar batzuen berri eman nahi dugu. Armamentu-enpresetan inbertitzen dute, baita lan-eskubideen eta giza eskubideen urraketekin lotutako historia luzea duten multinazionaletan nahiz legerik ez dutelako edo gobernu ustelak dituztelako herritarrak babesgabe dauden hegoaldeko herrialdeetan ekologikoki onartezinak diren obrak egiten dituzten energia-enpresetan ere, jendea kalean uzten dute, etab.

Bankuek babestutako, finantzatutako eta, sarritan, sustatutako enpresen ekintzek milaka pertsona kaltetzen dituzte, nahiz eta banku horiek beren inguruan harro aldarrikatzen duten gardenak direla, eta marketina etengabe erabiltzen dute beren irudia garbitzeko, hau da, bezeroen dirua diru gehiago lortzeko erabiltzen dute eta ez zaie axola zer ondorio eragiten duten.

Egoera horren aurrean, beste aukera batzuk proposatzen ditugu. Banku etikoa. Ekonomia alternatiboko sareak. Banku etikoaren barruan, dokumental honen diskurtsoaren zati handi bat FIARE erakundean kontzentratzen da. Aurrezki- eta kreditu-kooperatiba hori duela gutxi sortu zen, eta urtero-urtero jokabide eredugarria du arlo horretan.

PROTAGONISTAK:

Alberto Cereijo – Setem Hego Haizea / Arcadi Oliveres – Justicia i Pau / Xavi Teis – FETS / Jordi Calvo – Centre Delás (Justicia i Pau) /  Plataforma contra el BBVA / Jesús Carrión – ODG / Juan Hernández Zubizarreta – UPV/EHU / José Luis Mariñelarena – Setem Navarra – Nafarroa / Ivanei Dalla Costa – MAB / Javier Ortega – Cooperativa Grupo La Veloz / Coop57 Aragón / Peru Sasia – Fiare / Ugo Biggeri – Banca Popolare Etica / Iñigo Hernani – La montañuela Rosa / Miró – Coop57 / Ramon Pascual – Coop57 / Jorge Berezo – Oikocredit Euskadi / Carlos Ballesteros – Fiare / Cristina de la Cruz – Fiare / Carlos Askunze – Reas / Andrés Esteban – Financiación Solidaria (Zaragoza) / Fernando Sabín – Mercado social de Madrid / Santiago Membibre – Peñascal Kooperatiba / Carlos Taibo – Universidad Autónoma de Madrid