Adi egon! “Hegoaldeko Herrialdeen Errealitateak” ikastaroaren hasiera hiru aste atzeratu egin da Bilbon. Hori dela eta, datorren azaroaren 26an hasiko da, eta izen-emate epea hilaren 23ra arte luzatuko da. Beste alde batetik, Donostian egiteko izen-ematea amaitzear dago, hurrengo astelehenean, hilak 9.
40 orduko ikastaro honek hiru edizio ditu: Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen. Gainera, ikastaroa beteko duten 21 urte baino gehiagoko pertsonek Latinoamerikako herrialde batera bidaiatzeko aukera edukiko dute. Hor, gurekin elkarlanean lan egiten duten erakundeetako baten proiektu bat ezagutu ahalko lukete.
- Donostia > Deustuko Unibertsitatea > Garapena: azaroaren 12tik urtarrilaren 23ra (zubiak eta jaiegunak salbu) > Ostiraletan 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara > Izen-ematea azaroaren 9ra arte.
- Vitoria-Gasteiz > Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea > Garapena: azaroaren 20tik urtarrilaren 23ra (zubiak eta jaiegunak salbu) > Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara > Izen-ematea azaroaren 16ra arte.
- Bilbo > La Bolsa Gizarte Etxea > Garapena: azaroaren 26tik urtarrilaren 23ra (zubiak eta jaiegunak salbu) > Ostiraletan 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara > Izen-ematea azaroaren 23ra arte.
Irakaslegoa: Imanol Zubero (UPV-EHU) Itziar Hernández Zubizarreta (Hegoa), Olga Ara (Nicaragua), Marijo Imaz (Ekoizpen) eta Carolina Gajardo (SETEM). > Plaza mugatuak!
Interesaturik al zaude? Ikusi ikastaroaren egitaraua eta eman izena hemen. Toki kopurua mugatuta dago!
SETEMen prestakuntza-eskaintzari buruzko informazio gehiago: