“Esperientzia lesbiko-feministak Mexikon”. Euskal Herriarekin zubiak eraikiz

17/Azaroa/2015 | Noticia

Hurrengo hilaren 12an, larunbata, “Esperientzia lesbiko-feministak Mexikon. Euskal Herriarekin zubiak eraikiz” mintegira gonbidatu nahi zaitugu, Gasteizko Simone de Beauvoir elkarteen etxean. Bertan, euskaldunok Txiapaseko emakume lesbianoek egindako memoria historikozko lana ezagutzeko parada izango dugu.

Mintegian Yolanda Castro eta Marla Gutierrez gure Txiapasen elkarte kide den Kinal Antsetik-eko kideek 1985tik Txiapaseko mugimendu lesbikoak gailendu behar dituen borrokak eta erresistentziak jorratuko dituzte. Horrez gain, “Rompiendo la heteronormatividad en comunidades indígenas o urbanas” bideo-dokumentala aurkeztuko dute.

SETEMek antolatutako mintegi hau Gasteizko Udaleko Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren jarduera-egitarauen barruan kokatzen da. Izen-emateak abenduaren 5a arte irekiko dira, eta vitoria-gasteiz@setem.org emailez edo 945120746 telefono zenbakian egin daitezke.

– Emakumeon Jabekuntzarako eta Berdintasunerako Eskolaren egitaraua HEMEN

Autor: Kinal Antsetik