“Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak” ikastaroari hasiera eman diogu Arcadi Oliveresekin

03/Urria/2016 | Noticia

Asteburuan “Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak” ikastaroari ekin genion. Aurten ere Arcadi Oliveres izan da lehenengo moduluaren irakaslea, eta bere eskutik munduko egungo egoera birpasatu genuen, maila desberdinetan: garapen ereduak, politikak, sozioekonomia esta hedabideak, besteak beste. Hurrengo moduluan Yayo Herrerok giza garapen jasangarria, desazkundea eta bizitze ona jorratuko ditu.

Arlo desberdinetan garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa: giza eskubideak, desazkundea, feminismoak, hezkuntza kritiko eta askatzailea, elikadura burujabetza, gizarte mugimenduak, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza, etab. Entzute handiko irakaslegoarekin, bai arlo akademikoan, bai gizarte mugimenduetan, nazio mailan eta nazioartean.

Mugarik Gabe erakundearekin antolatuta, ikastaroa Bilbon eta Gasteizen ditugun egoitzatan garatuko da. Ikasleak gozatzea espero dugu, animo!

Klikatu HEMEN gure prestakuntza eskaintza osoa ikusteko