Sagarrak elkarte ekologistak eta SETEM Hego Haizea GGKEak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, “ConSumo gusto, en Basauri” dokumentalaren estreinaldira gonbidatzen zaituztegu, abenduaren 15eko 20:30ean, Ibaiganeko Kultur Etxeko areto nagusian.
Dokumental hau, protagonisten bidez, Basauriko tokiko merkataritzaz aritzen zaigu, bizitza-kontakizunez, konfiantzaz, eta bai kontsumo-eredu gizatiarrago baten aldeko apustuaz ere.”
Basaurin dendak eramaten edo eraman dituzten emakume zenbaiten lekukotasunekin osatu da dokumentala. Halako dendak, hain zuzen, belaunaldiz belaunaldi pasatu dira gaur egun arte. Halaber, Basauriko kontsumitzaileek ere lekukotasuna ematen dute.
Bizitzaren, auzoaren, komunitatearen eta sareen inguruko lekukotasunak dira, salerosketa hutsa gainditzen dituztenak.
Bertatik, eskerrak ematen dizkiegu emozioz, bizitzaz eta tokiko merkataritzaren aldeko jarrera argiz betetako dokumental hau egitea ahalbidetu duten basauriar guztiei.