Gure inguru hurbilekoan aldaketarik bilatzen duten lekuko praktikak ezagutu nahi dituzu? Kontsumo arduratsua utopia harrapaezina dela uste duzu? SETEM Hego Haizeak benetako aldaketa sustatzen duten esperientziak eta uste duzun baino hurbilago daudenak ezagutzera gonbidatzen zaitu.
“Tokiko praktika eragileak. Kontsumo arduratsua eraikiz” elkargunea joan den udako “Kontsumo kontziente, arduratsu eta transformatzailea” on-line ikastaroaren ikasleen interesagatik jaio zen. Prestakuntza horretan parte hartu zutenak, kontsumo, harreman eta bizitzeko beste modu baten aldeko ekimen hurbilak, aurrez aurre ezagutzeko nahian geratu ziren.
Hausnarketa honen ondorioz, aldaketa sustatzen duten lau ekimen ezagutuko ditugu. Nortzuren esku? Gasteiz transizioan, Bidezko Bidean, Aramaio Baserri-barri eta Fiareren esku ezagutuko ditugu ekimen hauek. Finantza etiko, Elikadura Subiranotasun eta Kontsumoaren aldeko ekimenei buruz hausnartzea du helburu.
Programa osoa ezagutu nahi duzu? Klikatu hemen
Noiz eta non? Azaroaren 5ean, Gasteizko Simone de Beauvoir elkartetxean.
Norentzat? Guztiontzat.
945 120746 telefonora deitu edota formacion.euskadi@setem.org helbidera mail bat idatzi.