Ospakizunik ez urriaren 12an, aldarrikapenak baizik

12/Urria/2015 | Noticia

Urriaren 12a, garai historiko bati hasiera ematen dion data bat bezala sinbolikoki oroitzen dugu. Izan ere, lehenagotik errotzen hasia bazen ere, garai honek kapitalismoaren mundializazioa, bere balio eta egitura sozial eta ekonomikoekin batera, ekarri du. Data honek giza eskubideen urraketa garai bati hasiera eman zion eta lehenagotik existitzen ez ziren esplotazio mekanismo berriak finkatu zituen (lehen beste batzuk existitzen ziren). Ameriketako zein munduko beste toki batzuetako herri indigenek jasandako genozidioa oroitarazten duen data da, hain zuzen.

Hau dela eta, SETEMen ospakizuna baino, urriaren 12a gogoeta kolektiborako eguna izan dadila nahi dugu. Egun honetan feminismotik, aniztasunetik eta horizontaltasunetik beste mundu bat eraikitzea posible dela aldarrikatzen dugu, desarrollismoa zalantzan jarriz eta bizitza erdigunean jartzen duten desazkundearen teorietatik irekitzen diren analisirako eta ekintzarako aukerak aldarrikatuz. Honengatik, egun hau kontsumo kritiko, arduratsu eta eraldatzaile baten inguruko proposamenen balioa nabarmentzeko aprobetxatuko dugu. Hain zuzen ere, proposamen hauek eskubide indibidual eta kolektiboetan eta naturarekiko errespetuan oinarritzen diren pertsonen, herrien eta kulturen arteko harremanak bermatzen dituen mundu baten eraikuntzaren alde egiten dute.