Noiz? Ekainak 15, osteguna, 17.30etatik 20:30etara.
Non? Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea, erabilera anitzeko gela (Vitoria-Gasteiz)
Tailer honetan software libreak pertsona zein erakundeoi eskaintzen dizkien abantailak ezagutuko ditugu eta gure ordenagailu zaharrak konpontzen eta eguneratzen ikasiko dugu. Gainera, Ubuntu instalatu ahal izango dugu modu erraz eta automatikoan… eta has gaitezen gozatzen!
Zure portatila edo mahai gaineko ordenagailua (pantailarik gabe) besterik ez duzu ekarri behar.
Reciclanet, heziketa-elkartea, ekologista eta solidarioa, ekipo informatikoak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko eta software librea hedatzeko proiektuak garatzen dituena, izango da tailerra emango duena.
Tailerrean parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea.
– Tailerrean parte hartzeko EMAN IZENA
– Reciclanet ezagutu
Autor: Mercado Social Euskadi