“Mujeres Transformando“ erakundeak hamar urte baino gehiago daramatza Salbadorren ehuntza lanetan aritzen diren emakumeak pairatzen dituzten lan baldintza txarrak salatzen. Horretaz gain, ehungintzaren inguruko marka handiek jakinarazi nahi ez dutena salatzen du ere. 350 emakume baino gehiago daude gaur egun erakunde honen barruan.
Aste honetan Montserrat Arévalo bozeramailea daukagu gurekin; eragile sozial eta politiko ezberdinekin elkartuko dena salaketarekin jarraitzeko eta arroparen atzean aurkitzen den errealitate horren salaketarekin jarraitzeko helburu argia duelarik.
Haren egutegiaren barneko ekintzen artean, bihar, asteazkena, Donostiako Emakumeen Etxean emango duen hitzaldi-solasaldia aipatu beharrekoa da, arratsaldeko zazpi t’erdietan izango dena. Arropa Garbia Kanpaina euskal sarea* sendotzeko aitzaki aproposa izango da ere, SETEMek kordinatua, sindikatu eta kontsumitzaileen erakundeekin elkartuko dena ostiral honetan, arratsaldeko bost t’erdietan, Gasteizko Simón de Beauvoir elkarte-etxean.
*Euskadiko Arropa Garbia Kanpainaren sareko kideak: SETEM Hego Haizea (sarearen koordinatzea), KIDENDA, MEDICUS MUNDI ARABA, FUNDACIÓN PAZ Y SOLIDARIDAD, CALCUTA ONDOAN, CCOO, UGT, ELA, EKA (Euskalherriko Kontsumitazileen Elkartea), ASCOFA (Euskadiko Kontsumo Orientabiderako Famili Elkartea) eta URKOA (kontsumitzaileen euskal elkartea).
Arropa Garbia Kanpainak mundu osoko 200 erakundearekin baino gehiagorekin egiten du lan jantzigintzaren industriako langileen lan-baldintzak hobetzeko eta beren jabekuntza babesteko. Kanpainak bulegoak ditu Europako 15 herrialdetan.
Bisita hau Soldata Duinak kanpainaren barruan dago: http://www.ropalimpia.or/es/salariosdignos
“Mujeres Transformando” webgunea: http://www.mujerestransformando.org/
Montserrat Arévalori elkarrizketa Diagonal egunkarian: http://www.diagonalperiodico.net/m/20730
Autor: SETEM Hego Haizea