Meng Han “orden soziala kaltetzeko jendetza biltzeko” egotzita, urtebete eta bederatzi hilabeteko espetxe zigorra jaso du. Informazio gehiago.
Oinetakoen ekoizpenean dihardutenen elkartze askatasuna errespetatzeko ardura daukate lantegi horietatik hornitzen diren markek, kasu horretan, zehazki, Meng Han-ek bisitatu zituenak -besteak beste, Calvin Klein edo Ralph Lauren-.
Arropa Garbia Kanpainatik Meng Han askatzea eskatzen dugu. Zigor hau errefusatzen dugu eta langileen eskubideen nahiz aktibisten eta beraien familien aurkako errepresioari uztea eskatzen dugu.
#FreeMengHan #AldatuZureZapatak