Gasteizen urtarrilaren 19an hasiko diren memoria lesbofeminista berreskuratzeko idazketa tailerretan parte hartzeko izen emate epea irekita dago jadanik. Hiru orduko hiru sasoietan (arratsaldeko 18etatik 21era) banatuko dira tailerrak (urtarrilaren 19an eta otsailaren 2an eta 16an), Gasteizko Súkubo espazioan eta Píkara Magazine izango da dinamizatzailea. Zure izena eman dezakezu dohainik vitoria-gasteiz@setem.org helbidera idatziz edo 945120746 zenbakira deituz.
Norbanako memoria berreskuratzeko ariketak egingo dira Arabako emakume lesbianen bizitza istorioak ezagutze aldera. Testu horiek bilduko dira egingo den kuaderno batean, non Euskadiko kolektibo lesbikoen materialak ere bilduko diren. Prozesu hori Txiapasen ere egingo dute San Cristóbal de las Casas Hirian era paraleloan, eta han ekoiztuko dutena ere argitalpenean elkarbanatuko dura.
“Mugen gainetik” doan egitasmoa da SETEMek eta 7menos20 elkarteak antolatu duguna, Gasteizko Udaleko finantzazioarekin eta Súkuboren laguntzarekin. Xedea, hiriburu arabarraren kolektibo lesbofeministen memoria historikoa berreskuratzea eta, aldi berean, Txiapaseko errealitate lesbikoarekin lotzea da, Kinal Antzetik bertako erakundearen lankidetzan.