Oraingo honetan dei egiten diegu SETEMen boluntariotzari eta bazkide guztioi. Datorren martxoaren 20an zuen partaidetzaren zain egongo gara. Izan ere, arratsaldeko 18:30etan asanbladan elkartuko gara.
Jakingo duzunez, aurten plan estrategiko berri batekin hasi gara bidea egiten. Bertan, ondoko moduan definitzen da nahi dugun asanblada: “elkar topatzeko, gogoeta egiteko, planifikatu, ebaluatu eta koordinatzeko zein erabakiak hartzeko espazio bizia, non antolakundea eratzen duten pertsona guztiak elkartzen diren”. Horretarako ezinbestekoa zara. Etorri ezin bazara zure boza ordezkari baten bidez presente egon daitekela edo Skype-n bidez ager zaitezkela gogorarazi nahi dizugu.
ESTEKA HONETAN dago eskura deialdia, gai-zerrendarekin eta ordezkari izendatzeko orriarekin. Zure partehartzea behar dugu!