Maiatzaren 12an Gazteizek Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna ospatuko du

10/Maiatza/2012 | Noticia

“Inor leher eginda utzi gabe, kafe on batez gozatu” lelopean, maiatzaren 12an (larunbata), eguerdiko 12:00etan, ehun bat herritan izango dira kafea ehotzen ariko diren pertsonen kontzentrazioak, Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna dela eta. Bidegabekeria (ordainsari eskasak, lan baldintza iraingarriak, haurren esplotazioa, genero berdintasunaren gabezia, ingurumenaren hondamendia…) egoeren gainean arreta jartzea bilatzen da ekintza horrekin, hain zuzen, kafearen eta bestelako artikuluen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin loturik ematen, baina ikusten ez diren egoerak.