“Inor leher eginda utzi gabe, kafe on batez gozatu” lelopean, hurrengo larunbatean, maiatzak 12, ehun bat hirik Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna ospatuko dute. Bidegabekeria (ordainsari eskasak, lan baldintza iraingarriak, haurren esplotazioa, genero berdintasunaren gabezia, ingurumenaren hondamendia…) egoeren gainean arreta jartzea bilatzen da ekintza horrekin, hain zuzen, kafearen eta bestelako artikuluen ekoizpenarekin eta merkaturatzearekin loturik ematen, baina ikusten ez diren egoerak.
