LANDU ADIMENA aurkeztu nahi dizugu: hain zuzen ere, bi laburmetrai eta gida didaktiko bat, indarkeria matxistak eta kontsumoaren artean dagoen harremanaz ikasteko balio duena. SETEMeko egitasmo bat da, ZarenSare sareko erakunde batzuekin batera. Pikara Magazinek dinamizatu du sortze prozesua eta Basauriko Udalak finantzatu du.
Udalerriko zenbait elkartetako (Manuela Eguiguren, Mujeres Libertarias, Sagarrak, Emakumeak Aniztasunean) kide diren hainbat emakumek sorturiko bi film labur dira. Film horietan, hain zuzen, indarkeria matxisten eta kontsumoaren inguruan eginiko gogoetak eta proposamenak agertzen dituzte.
Era berean, ikus-entzunezkoei buruzko sortutako tresna pedagogiko bat dago, gida didaktiko modukoa, debatea eta gogoeta irekita atxikitzeko indarkeria matxisten eta kontsumoaren inguruan, jolasen bidez. Equipare Kooperatibak garatu du.
Ez diguzu ezta galdetu behar: erabil ezazu!
– Sartu HEMEN laburmetraiak ikusteko
– Gida didaktikoa DESKARGATU
Basauriko Marienean izandako aurkezpena