KONTRATUAREN IRAUPENA
Berehala laneratzea. Aldi baterako bitarteko kontratua (eszedentzia ordezkatzea), 2020ko urtarrilaren 13ra arte.
LANALDIA:
Lanaldi osoa.
SOLDATA
1.636 € gordin hilean (14 ordainsari urtean) + lantoki-osagarria. 2018ko baremoa. 2019kora eguneratzekoa.
BALDINTZAK
-Unibertsitateko diploma edo gradua.
-Garapenerako lankidetzaren arloko berariazko prestakuntza osagarria.
-Genero-arloko berariazko prestakuntza (froga daitekeena). Harreman ekitatiboekiko sentsibilitatea, konpromisoa eta jarrera pertsonala.
-GGKE batean esperientzia izatea (froga daitekeena) nazioarteko lankidetzako proiektuak identifikatzen, formulatzen eta haien jarraipena eta ebaluazioa egiten: urtebete egoitzan eta urtebete kooperante-lanetan.
-Esperientzia izatea EAEko administrazioen diru-laguntza publikoak kudeatzen.
-Ofimatika.
-Marko logikoaren ikuspegia ongi ezagutzea.
BALIOZTATUKO DIRENAK
-EGA mailako euskara.
-Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen arloko ezagutzak eta inplikazio pertsonala.
-SETEMen printzipioak eta jarduera ildoak ezagutzea.
-Linux inguruneko ofimatika.
-Autonomia eta ekimena.
-Talde-lanerako gaitasuna.
-SETEM Hego Haizearen printzipio estrategikoekin bat etortzea.
-Norberaren jarduera SETEM Hego Haizearen eta antolakunde kideen artean adostutako printzipio eta estrategietara orientatzeko gaitasuna.
BETEKO DIREN EGINKIZUNAK
-Tokiko antolakundeekin batera, SETEMek lagundutako proiektuen koordinazioa bere gain hartzea, ardurapeko eremu geografikoetan.
-Proiektuak formulatzeko prozesua koordinatzea eta proiektuok diru-laguntza publikoen deialdietara aurkeztea (Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, foru-aldundiak eta udalak).
-Proiektuen jarraipena eta ebaluazioa egiteko jardueretan parte hartzea.
-Tokiko antolakundeekin batera, proiektuetan aldaketak eragiten dituzten egoerak aztertzea. Funtsezko aldaketak egiteko eskaerak egitea, beharrezkoa denean.
-Tokiko antolakundeei laguntzea tokiko erakundeekin harreman sendoagoak izan ditzaten, proiektuarentzat babes handiagoa lortzeko. SETEM ordezkatzea esleitzen zaizkion erakunde arteko bilera eta espazioetan.
-Tokiko antolakundeekin batera, proiektuetan inplika litezkeen aktore eta eragile berriak identifikatzea.
-SETEM Hego Haizearekin etengabeko elkarrizketan egotea, proiektuaren egokitasuna bermatzeko, antolakundearen gainerako estrategiei dagokienez.
Interesdunek –urtarrilaren 27ra arte, hura barne– aurkezpen-gutuna eta curriculuma bidali beharko dituzte posta elektronikoko helbide honetara: direccion.euskadi@setem.org.