KONTRATUAREN IRAUPENA
Berehala laneratzea. Aldi baterako kontratua, 2019ko abenduaren 31ra arte.
LANALDIA:
Lanaldi erdia.
LANALDI ERDIKO SOLDATA
818 € gordin hilean (14 ordainsari urtean). 2018ko baremoa. 2019kora eguneratzekoa.
LANTOKIA
SETEMen Vitoria-Gasteizko egoitza.
BALDINTZAK
-Unibertsitateko lizentzia edo gradua, zientzia sozial eta juridikoen adarrekoak hobetsita.
-Garapenerako lankidetzaren arloko berariazko prestakuntza osagarria.
-Genero-arloko berariazko prestakuntza (froga daitekeena). Harreman ekitatiboekiko sentsibilitatea, konpromisoa eta jarrera pertsonala.
-Urtebeteko esperientzia, gutxienez, eta gaitasuna izatea eraldaketa sozialerako hezkuntzako ekimenak antolatzeko: urtebeteko esperientzia, gutxienez.
-Ofimatika.
-EGA mailako euskara.
-Ordutegi-malgutasuna.
BALIOZTATUKO DIRENAK
-Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailearen arloko ezagutzak eta inplikazio pertsonala.
-SETEMek kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzaileen arloan egiten dituen kanpainak ezagutzea.
-SETEMen printzipio estrategikoekin bat etortzea.
-Esperientzia izatea EAEko administrazioen diru-laguntza publikoak kudeatzen.
-Marko logikoaren ikuspegia ongi ezagutzea.
-Linux inguruneko ofimatika.
-Euskadiko ehun soziala ezagutzea.
-GGKE batean esperientzia izatea (froga daitekeena) nazioarteko lankidetzako proiektuak identifikatzen, formulatzen eta haien jarraipena eta ebaluazioa egiten: urtebeteko esperientzia lekuan bertan.
-Esperientzia izatea boluntarioen koordinazioan, talde-lanerako prestasuna, sare-lanerako prestasuna.
-Autonomia, ebazteko gaitasuna, sormena eta ekimena.
BETEKO DIREN EGINKIZUNAK
-Lantalde teknikoko gainerakoekin nahiz boluntarioekin koordinaturik, SETEMen eraldaketa sozialerako hezkuntzako / prestakuntzako jarduerak diseinatu, antolatu eta gauzatzea.
-SETEMeko lantalde teknikoko gainerakoekin koordinatzea.
-Diru-laguntzen kudeaketa ekonomiko, tekniko eta administratiboa.
Interesdunek –urtarrilaren 22ra arte, hura barne– aurkezpen-gutuna eta curriculuma bidali beharko dituzte posta elektronikoko helbide honetara: direccion.euskadi@setem.org.