Azarorako betebehar zehatz bat bururatu zitzaigun: otsailean plazaratu genuen Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlanaren ondorioak agerian uztea. Bertan, etxeko produktuen, estetika-produktuen eta hirietako mugikortasunaren kontsumoan azaltzen diren indarkeria matxistak nabarmentzen ziren. Analisi honen emaitzek islatzen dute kontsumoan indarkeria matxistak naturalizatuta eta barneratuta daudela eta normaltzat jotzen direla gure gizartean. Beraz, burubelarri ekin genion zerari…
Errealitate hori kaleratzeko Marienea eta Ermuko Emakumeen Topalekua izan ditugu lagun, eta haiekin batera antolatu genituen kale antzerkiko (Plataforma Tirantek abiatuta) eta komunikazio 2.0zko (Pikara Magazinek abiatuta) tailerrak.
Antzerki eta komunikazio tailerretan ikasi ondoren, Basauri (azaroak 12) eta Ermua (azaroak 20) aho bete hortz uzteko uneak heltzear ziren. MODU HONETAN kontatu ziguten #ConsumeMachismo Basaurin eta Ermuan.