Kontsumoan dauden indarkeria matxisten aurkako abestiak

23/Otsaila/2018 | Noticia

Musikaren munduan ibili nahi duzu? Hona hemen paregabeko aukera! Indarkeria matxisten eta kontsumoaren arteko harremana gai hartuta, abestiak sortzeko tailerrak burutuko ditugu, Puro Luego musika taldearen eskutik. Sortuko diren abestiak azaroan Ermuan aurkeztuko den ikuskizun musikal bat osatzeko erabiliko dira.

SETEM Hego Haizeak eta Ermuko Emakumeen Topalekuak bultzatzen dute jarduera hori, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin. Tailerrak martxoaren 19an izango dira, Ermuko Emakumeen Topalekuan, arratsaldeko 17:30etatik 20etara. Izena emateko 943171030 telefono zenbakira deitu behar da.