Kontsumo kapitalista eta indarkeria matxisten arteko harremana, laster dokumental bihurtuta

10/Uztaila/2018 | Noticia

Ematen du uda hasi dela, eta berri bat partekatu nahi dugu: pantailetan elkartuko gara hemendik gutxira. Al Borde Films produktorearekin batera Emakumeak Ekoizten izenburuko dokumentala sortuko dugu, ohiko kontsumo kapitalista eta indarkeria matxisten arteko harremanean sakontzeko asmoarekin.

Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlanaren emaitzak garatuko dira dokumentalean, non aipatutako aliantza Fabrikan irudikatuko den. Bertan araudia obeditu behar duten emakumeak ekoizten dira, eta bere aurrean, Maiteren Lantegian eredu alternatiboak eraikiko dira. Talde eta pertsona adituei egindako elkarrizketa eta hausnarketekin osatuko da filma. Horien artean, ziur gaude bat baino gehiago ezagutuko duzula, baina nor diren jakiteko itxoin beharko duzu. Nobedadeak filmaren Facebookeko profilean aurkitu ahalko dituzu.

Momentuz dokumentalaren sinopsia aurreratu nahi dizugu. Eta jakin ezazu aurrerantzean bere zati interaktiboa ere izango duela!

80 urte beteta, Emakumeen Fabrikak baztertzen dituen osagaiak biltzen jarraitzen du Maitek, bere asmakizunak sortzeko. “Emakumea” sortzen duen muntaketa-kate honetan elementu asko baztertzen dituzte, saltzeko erraza ez den eredukoak ez baitira. Horregatik pilatzen dituzte fabrikaren albo batean. Maitek bildu eta bere lantegira eramaten ditu, asmakizunak eta proposamen eraldatzaileak sortzeko.

– Jarrai ezazu filmaren Facebookeko profila

Autor: Al Borde Films