Komunikazio feminista 2.0 lantegia: Indarkeria kontsumitzen dugu?

25/Urria/2016 | Noticia

SETEM Hego Haizea GGKEak, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Basauriko Udalaren laguntzarekin, gonbidapena luzatzen dizue KOMUNIKAZIO FEMINISTA 2.0 LANTEGIA: “Indarkeria kontsumitzen dugu?” lantegian parte hartzeko.

Lantegi horretan, tresnak eta sareak ikuspegi feministatik landuko ditugu, estaldura eta zabalkundea emateko indarkeria matxisten eta kontsumoaren inguruko kale-ekintzei.

Lantegiaren helburua da kolektiboek antolaturiko ekintzei informazio-estaldura nola eman erakustea eta gure jarduerei zabalkundea emateko tresnarik erabilgarrienak zein diren aztertzea. Internetek eta sare sozialek hamaika aukera eskaintzen dizkigute jarduerok interesa dutenengana helarazteko; baina, badakigu tresna horiek nola erabili? Sareko berezko teknikak eta/edo hizkerak ezagutzen ditugu?

Pikara Magazine arduratuko da dinamizazioaz, eta “Marienea” Basauriko Emakumeen Etxean egingo da. Ezinbestekoa da gailu mugikorra edo tableta ekartzea. Azaroaren 11n eta 12an garatuko da ikastaroa (informazio gehiago kartelean).

Izena emateko, 944793664 telefonora deitu, edo mezu elektronikoa idatzi:bilbao@setem.org. Tokiak mugatuak dira. Ez da beharrezkoa aurretik esperientzia izatea.

Animatu eta parte hartu!