SETEMek hurrengo ostiralean, hilak 13, arratsaldeko 18:00etan “Kolonbia, aurrera begira” antolatu duen solasaldira gonbidatu nahi zaitu. Iván Forero izango da hizlaria, “Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak” ikastaroan parte-hartuko duela aprobetxatuz.
Iván Forero Giza Eskubideen aktibista kolonbiarra eta MOVICEren erbestean dagoen kidea da. Bere esku, Giza Eskubideen ikuspuntutik Kolonbian bake iraunkorra lortzeko dauzkaten testuingurua, aurrerapenak, erronkak eta zailtasunak aztertuko ditugu. Beronika Garrosa, SETEMeko Lankidetza teknikaria Kolonbian, izango da solasaldiaren moderatzailea.
Sarrera doakoa izango da, leku guztiak bete arte.
SOLASALDIA:
Data: Azaroaren 13a, ostirala
Ordua: 18:00etan
Tokia: SETEM Hego Haizea (San Vicente de Paul Kalea, 10)
Izenburua: “Kolonbia, aurrera begira. Bake hizketak Kolonbian“
Hizlaria: Iván Forero Robayo (Giza Eskubideen defendatzaile kolonbiarra)