Kalitatezko lankidetza deszentralizatuaren alde

09/Uztaila/2012 | Noticia

Euskadiko Garapenerako Lankidetza Batzordeak lankidetza eragileak biltzen dituen ordezakari organoa da. Bertan Euskadiko GGKEen Koordinakundeak parte hartzen du. Batzorde honek jakinarazpen instituzional bat kaleratu du 2012ko uztailak 4an kalitatezko lankidetza deszentralizatuaren alde.

Euskadiko garapenerako GKEen Koordinakundeak uste du adierazpen hau aurrekaririk gabeko adierazpen bat dela, izugarri garrantzitsua, duen balioa aitortzen diolako adostasun sozial eta politiko handi bati esker azken urteetan garatu den lankidetzako euskal politika publikoari. Halaber, kolpatzen gaituen krisia gorabehera, argi uzten du lankidetza horri eusteko aho-bateko apustua. Oraintxe agertu behar ditugu mugitzen gaituzten baloreak.

Euskadiko Garapenerako Lankidetza Batzordearen jakinarazpen instituzionala ikusi