Kaleratzen (EZ) duenA nahi (EZ) duelako da

22/Azaroa/2012 | Noticia

2008ko irailaren 15a. Lehman Brothersek porrot egin du eta ofizialki krisialdian sartu gara Hiru aste beranduago, urriaren 8an, Jose Luis Rodríguez Zapaterok, finantza entitate nagusien oniritzia izanik, bankari laguntzeko lehenengo neurria onartzen du: Altxor Publikorako karguarekiko 50.000 milioi eurora arteko funtsa sortzea. Bigarren neurria bost egun beranduago heldu zen, urriaren 13an: Gobernuak bankuekiko berme publikoak agintzen ditu, gehienez 100.000 milioi euroko balio handiena izan dezaketena.

Harrezkero, finantza-sektorearen aldeko erreskatatze tresnak gehitzen joan dira. Bermeak, abalak eta diru-laguntzak batuz, 200.000 milioi euroko kopurura baino gorago heldu gara, gutxi gorabehera Espainiako ekonomiaren BPGaren %20.

Finantza-sistemaren krisialdiarekin batera, 2008an, oldarka sartzen da kaleratzeen errealitate gogorra. Urte horretan bertan, hipotekatutako 26.000 etxebizitza baino gehiago uztarazi ziren, epailearen aginduaz. Hala ere, finantza-sektorearekin gertatutakoaren kontrara, une horretan alderdi politiko nagusiek, egoera honen aurrean ez dute ezta akordioren batera heltzeko aukerarik ere kontuan hartzen.

Ordutik, zifrek hazten eta hazten jarraituko dute, 2011. urtean ia 60.000 kaleratzetara heldu arte. Eta hori, urte horretara arte, estatistikek Justizia Auzitegi Nagusiak (JAN) bakarrik emandako kaleratze-aginduak hartzen zituztela kontuan izanik. 2012ko lehen hiruhilekoan, JANen kaleratzeei, lehen auzialdiko epaitegietakoak gehituz gero, 94.502 kaleratze agindu dira. Hau da, ziurrenik, 2008. urtetik 400.000 familia baino gehiago kaleratuak izan dira.

Lau urte pasa dira. Lau urte krisialdia hasi zenez geroztik. Lau urte, premiazko moduan, berehala eta bi alderdi politiko nagusien babespean, finantza-sistemaren erreskatatzearen lehen neurriak hartu zirenetik. Eta gaurko egunean, PPk eta PSOEk oraindik akordiorik gabe, bilerak egiten dituzte, kaleratzeen errealitate gordina arinduko (konponduko esatea gehiegikeria litzateke) duen neurririk aurkitzeko.

Euskadi ez da horrekin zerikusirik gabekoa. Aurtengo lehen seihilekoan, 1.231 kaleratze gertatu dira. Eta gizarte elkarte askok, aspaldi egoera hau salatu izan dugu.

SETEMek 2011. urtearen amaieran, euren berehalako fusioa baino lehen, BBKren, Kutxaren eta Vital Kutxaren zalantzazko praktikak argitara atera zituen “Euskadiko aurrezki kutxak: ingurugiro eta gizarte eraginen azterketa” izenburupean. Ikerketa honen esparruan, hiru entitateetatik batek ere ez zuen hipotekak betearaztearen, kaleratzeen eta ordainean ematearen inguruko arazoei aurre egiteko neurririk iragarri. Egun Kutxabankek, pasa den azaroaren 9an Barakaldon emakume batek bere buruaz beste egin ostean, bakarrik gizarte presioaren ondorioz lorturikoa, berehala kaleratze prozesu guztiak bertan behera utziko dituela adierazi du.

Dena den, ordutik guru ikerketak salatzen zuen Euskadiko aurrezki kutxak “beste finantza entitate batzuk bezala, kontrol publikorik ezak lagunduta, hipoteka-kredituak ia bereizkuntzarik gabe ematea sustatu zuten. Egoera honetan, etxebizitza berrietako balioen %120 finantzatzera heldu zen, 40 urtetan zehar eta baita 50 urtetan zehar ere ordain zitezkeenak. Honela, zuzenean kaltetutako pertsona batzuk, hipoteka kuoten ordainketa erreklamatzeko orduan, kutxek bankuek bezala jokatzen dutela adierazi zuten, testuingurua eta egoera pertsonalak kontuan hartu gabe.”

Kaleratzeez gain, SETEMek argitaraturiko txostenak bestelako eragin negatiboak erakusten zituen. Repsol, Petronor, Iberdrola edo Inverlur bezalako enpresetako parte-hartzearen bidez, BBK y Kutxa gizarte eta ingurumen eskubideetako urratze larrien erantzunkide egiten ziren, bai pobreturiko herrialde batzuetan Peru, Argentina edo Brasil kasu, baita gure inguru hurbilenean ere (Bizkaiko itsasaldearen kutsadura, Malagako ustelkeria urbanistikoaren adibideak, Murtzian babesturiko zonaldetako eraikuntza kasuak). Halaber, txosten honetan, armak fabrikatzen dituzten enpresetan Kutxak, BBKk eta Vital Kutxak parte hartzen zutela adierazten genuen, besteak beste, CAF, Amper, Ibérica del Espacio edo RYMSA. Ildo berean, aurrezki kutxek paradisu fiskaletan sozietate anitzak dituzten enpresetan parte hartzea gaitzesten genuen.

Aurretik, SETEMek Espainiako 14 bankuk arma eztabaidagarrien eta galarazien enpresa fabrikatzaile nagusietako 19tan, inplikazio finantzarioa eta ekonomikoa zutela argitara atera zuen (hauen ondorioz, mundu osoan ehun milaka hildako eragiten dira). Arma horien artean, armamentu nuklearra, txirotutako uranio armak eta galarazitako armak, arma kimikoak, biologikoak, mordoko bonbak eta pertsona-aurkako minak biltzen ziren.

Hala eta guztiz ere, finantza sistema eta ordezkari politikoak seinalatu baino lehen, nahiz eta sutan jarri, bankua aukeratzerako garaian, ez dugu ahaztu behar interes tipoei soilik erreparatzen badiegu, arazoaren parte izaten jarraituko dugula.

Aitzitik, gaur konponbidearen parte izan gaitezke. Gaur bertan, produktu finantzarioak modu arduratsuan kontsumi ditzakegu. Gaur eskuragarri ditugu irizpide etikoak kontuan hartzen dituzten bankuak eta bere inguruan eragin positiboak dituena, eragin negatiboak ere saihestuz. Kaudimendun banku gardena eta parte-hartzailea da. Banku ziurrak, ekonomia errealean inbertitzen dutenak eta pertsonen zerbitzura daudenak. Indarrean dagoen bankua, egun hamar milaka pertsona inplikaturik dituena. Banku hauekin ez geundeke orain gauden tokian. Baina garrantzizkoena: honelako bankuekin, egoera nahasi honetatik pauso irmo eta ziurrez irten ahal da.

 

* Alberto Cereijo. Setem Hego Haizea-ko zunzendaria