SETEM Hego Haizeak bere prestakuntza-eskaintza martxan jartzeko sentsibilizazio-kanpaina abian jarri du. SETEM ziur dago keinu txikiei esker aldaketa handiak lor daitezkeela, bereziki egungoa bezalako egoera soziopolitikoan, pertsona asko errealitatea beste modu batera ikusi nahian daude eta. Bada,SETEMek prestakuntza pertsonalki hazten laguntzen digun eta mundu osoaren aldaketa sustatzen duen prozesu bat bezala ikusten du.
SETEMek eskaintzen dituen ikastaroetako batean izena emateko epea hasi da: “KONTSUMO KONTZIENTEA, ARDURATSUA ETA TRANSFORMATZAILEA” online ikastarokoa, alegia. Garapen-eredu neoliberalaren alternatiba teoriko eta praktikoetan sakontzeko on-line prestakuntza da. Ikastaro honetan, kontsumo kritikoaren eta eraldatzailearen bidez aldaketak lortzeko ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditu SETEMek. Gainera, errealitateak aztertuko dira, diskurtsoak, ekimenak eta mugimenduak ezagutuko dira, eta, ororen gainetik, benetako eta hurbileko alternatibak planteatuko dira. Interesdunek martxoan eman dezakete izena ikastaroan, eta apirilaren bigarren astean hasiko da. 68 ordu izango ditu guztira (60 online eta 8 presentzial) maila altuko irakasleekin, hala nola hauekin: Nazaret Castro eta Laura Villadiego (Carro de Combate proiektuaren sortzaileak, kontsumitzen ditugun produktuen jatorria ikertzen duena), Katherine Higuita (soziologoa eta ikerlari aditua gazteriaren, ingurumenaren eta landako garapenaren arloetan. Setem-en Kolonbiako erakundekide den Penca de Sábila Korporazio Ekologiko eta Kulturalaren kidea),Conchi Piñeiro (Kontsumoa, ekonomia soziala, ingurumena eta generoa bezalako arloetan ikertu eta formakuntza ematen du), Jordi Calvo (Kataluniako ekonomialaria eta gizarte-mugimenduen, bakearen kulturaren eta armagintzaren inguruko ikerlaria. Justicia i Pau-ren kidea) eta Mikel Kormenzana (baserritarra eta EHNE Bizkaia elkarteko kidea).
ADI EGON: Gure izena emateko webgunean arazo batzuk daukagunez interesdunek izena eman behar dute emailen bidez: formacion.euskadi@setem.org (zure izena eta mugikorra agertu behar da)
Online-ikastaroan izena emateko epea Martxoaren 29ra luzatu da