Izen-emate epea ireki da dagoeneko “Kontsumo Kontzientea, arduratsua eta transformatzailea” online ikastaroko!

03/Martxoa/2014 | Noticia

SETEM Hego Haizeak bere prestakuntza-eskaintza martxan jartzeko sentsibilizazio-kanpaina abian jarri du. SETEM ziur dago keinu txikiei esker aldaketa handiak lor daitezkeela, bereziki egungoa bezalako egoera soziopolitikoan, pertsona asko errealitatea beste modu batera ikusi nahian daude eta. Bada,SETEMek prestakuntza pertsonalki hazten laguntzen digun eta mundu osoaren aldaketa sustatzen duen prozesu bat bezala ikusten du

SETEMek eskaintzen dituen ikastaroetako batean izena emateko epea hasi da: “KONTSUMO KONTZIENTEA, ARDURATSUA ETA TRANSFORMATZAILEA” online ikastarokoa, alegia. Garapen-eredu neoliberalaren alternatiba teoriko eta praktikoetan sakontzeko on-line prestakuntza da. Ikastaro honetan, kontsumo kritikoaren eta eraldatzailearen bidez aldaketak lortzeko ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditu SETEMek. Gainera, errealitateak aztertuko dira, diskurtsoak, ekimenak eta mugimenduak ezagutuko dira, eta, ororen gainetik, benetako eta hurbileko alternatibak planteatuko dira. Interesdunek martxoan eman dezakete izena ikastaroan, eta apirilaren bigarren astean hasiko da. 68 ordu izango ditu guztira (60 online eta 8 presentzial) maila altuko irakasleekin, hala nola hauekin: Carlos Ballesteros (Comillasko Universidad Pontificiako irakaslea eta kontsumo arduratsuaren arloko aditua), Katherine Higuita (soziologoa eta ikerlari aditua gazteriaren, ingurumenaren eta landako garapenaren arloetan. Setem-en Kolonbiako erakundekide den Penca de Sábila Korporazio Ekologiko eta Kulturalaren kidea), Jordi Calvo (Kataluniako ekonomialaria eta gizarte-mugimenduen, bakearen kulturaren eta armagintzaren inguruko ikerlaria. Justicia i Pau-ren kidea) eta Mikel Kormenzana (baserritarra eta EHNE Bizkaia elkarteko kidea). 


Baina hori hasiera baino ez da, urte erdi barru 
SETEMek beste bi ikastaro egingo baititu, Hegoaldeko herrialdeetako auzolandegietara bidaiatzeko aukerarekin. Irailean, berriz,GARAPENERAKO LANKIDETZARAKO ESTRATEGIAK jarriko da martxan (presentziala). 90 orduko ikastaro horretan, hainbat arlotan garapenaren lankidetzaren inguruan egin diren planteamendu berrietan sakontzen da: giza eskubideak, genero-berdintasuna, garapenerako hezkuntza, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza, osasuna eta garapena. Ikastaro hau Gasteizen bakarrik egingo da. Izena emateko epea: 2014ko ekaina-iraila. 

SETEMek 2014an eskainiko duen prestakuntza HEGOALDEKO HERRIEN ERREALITATEAikastaroarekin bukatuko da (presentziala). Elkartasunari eta garapenerako lankidetzari buruzko oinarrizko prestakuntza-ikastaroa da. Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko harremanen gaineko ezagutza eta sentsibilitatea areagotzeko helburua du. Ikastaroa bukatu ondoren, ikasleek udan auzolandegietara bidaiatu ahalko dute Hegoaldeko herrialderen batera. Izena emateko epea: 2014 iraila-urria.

HEMEN KLIKATU IZENA EMATEKO