Hainbat esparrutan (giza eskubideak, genero-berdintasuna, garapenerako hezkuntza, kontsumo arduratsua eta bidezko merkataritza, osasuna eta garapena) garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa eskaintzen dizugu.
Garapenerako lankidetza estrategiak eta proiektuak garatzeko oinarrizko jarduera eta analisirako irizpide eta tresna teorikoak eta praktikoak izango dira, datorren udazkenean hasi den kurtso honetan. Beti ere, ikuspuntu kritikotik.
Esparru akademikoan nahiz mugimendu sozialen arloan estatu-mailan eta nazioartean ezagunak diren irakasleekin.
Larunbatetan (zubiak eta jaiegunak izan ezik), Gasteizen. > Guztira 90 ordu. > Garapena: 2014/9/26tik 2014/12/20ra. > Irakasleak: Imanol Zubero (HEGOA/EHU), Arcadi Oliveres (Justicia i Pau), Iván Forero (GGEE defendatzailea), Mikel Kormenzana (Ekoizpen), María Viadero (Mugarik Gabe), Jorge Gutiérrez HEGOA/EHU, Fernando Altamira (Garapenerako Lankidetzarako Ekimenak) eta SETEM Hego Haizea. > Plaza mugatuak. > Izen-ematea: 2014/09/24era arte.
Interesatuta zaude? Bada, hemen ezagutuko duzu egitaraua eta izena emateko bidea.
PRESTAKUNTZA ESKAINTZA 2014/2015 ikus dezakezu. Klicka ezazu HEMEN