Beharra eta Hiru aurpegi mila emakume dira Margotu elkartearen Emakumeentzat eta Familientzat abiatutako gizarte bitartekotxaren zerbitzua erabiltzen duten sei emakumek sortu dituzten laburmetraien izenburuak. Bideoetan emakumeen gorputzek pairatzen duten indarkeria matxistaren eta kontsumoaren arteko lotura aztertu dute, zaintzen eta estetikaren arloetan.
Bilboko elarteak eta SETEek batera abiatutako eta Topatuk dinamizatutako prozesu kolektibo batean sortu dituzte bi laburmetraiak. SETEMek aurreko otsailean plazaratu zuen Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlana abiapuntua hartuta, kontsumoan, ekoizpenean eta genero estereotipoetan oinarritutako desberdinkerietan agertzen den indarkeria matxista sinbolikoaz hausnartzen hasi zuten prozesu kolektibo hori sei emakumeek. Ondoren, laburmetraien gidoia, grabaketa eta edizioa definitu zuten, geroago, abenduaren 19an, Margotuk Zorrotza auzoan daukan egoitzan aurkeztu arte.
Ikusi nahi dituzula?
Sartu HEMEN Beharra ikusteko
Sartu HEMEN Hiru aurpegi mila emakume ikusteko