Indarkeria matxistaren aurkako adingabeak

10/Otsaila/2017 | Noticia

Cortando patrones da Margotu elkartearen Adingabeentzat eta Familientzat abiatutako gizarte bitartekotxaren zerbitzua erabiltzen duten hainbat gaztek sortu duten laburmetraiaren izenburua. Bideoan emakumeen gorputzek pairatzen duten indarkeria matxistaren eta kontsumoaren arteko lotura aztertu dute, estetikaren arloan.

Bilboko elkarteak eta SETEMek batera abiatutako eta Histeria Kolektiboak dinamizatutako prozesu kolektibo batean sortu dute laburmetra. SETEMek aurreko otsailean plazaratu zuen Indarkeria kontsumitzen dugu? azterlana abiapuntua hartuta, kontsumoan eta genero estereotipoetan oinarritutako desberdinkerietan agertzen den indarkeria matxista sinbolikoaz hausnartzen hasi zuten prozesu kolektibo horretan. Ondoren, laburmetraien gidoia, grabaketa eta edizioa definitu zuten, Margotu elkarteko sei emakume erabiltzailek egin zuten antzera.

Hona HEMEN laburmetraia ikusi ahal izateko esteka

Autor: SETEM / Margotu / Histeria Kolektiboa