Asteburuan hasi zen “Hegoaldeko Herrialdeen Errealitateak” ikastaroa. Beste behin ere Imanol Zubero izan da lehenengo moduluko irakaslea, munduko egungo egoeraren analisia aztertze aldera. Datorren moduluan “Garapena, elkartasuna eta lankidetza” feminismoaren ikuspuntutik landuko dituzte, Mugarik Gabe elkarteko Fátima Amezkua eta Tamara de Gracia kideekin.
Elkartasunean eta garapenerako lankidetzan prestatzeko oinarrizko ikastaroa da. Iparraldean eta Hegoaldearen arteko harremanen inguruko ezagutza eta sentikortasuna areagotzea du helburu. Metodologia errazarekin, irakasle adituekin eta dokumentazio eta material egokiekin, garapen gizatiarrago, bidezkoago eta solidarioagoari laguntzen dion beste bizi eta kontsumo eredu batean sartuko gara.
Ikastaroa amaitu dutenek Latinoamerikan kokaturiko elkartasun auzolandegietara bidaiatu ahal izango dute.
– SETEMen ikastaroen informazio gehiago HEMEN