Ikastaroa: Hirigintza feminista. Zure hiria, begi berriekin ezagutu

08/Azaroa/2018 | Noticia

Ikastaro batekin itxiko du azaroko programazioa Balio Faktoriak. ‘Hirigintza feminista. Zure hiria, begi berriekin ezagutu’ ikastaroa egingo dugu, hilaren 30ean eta abenduaren 1an. Izena eman behar da aurretik, eta Dunak Taldeak zuzenduko du; hainbat emakume arkitekto eta hirigilek osatutako talde honek parte-hartzaileak gogoeta egitera animatuko ditu, Vitoria-Gasteizen diseinuak bertan bizi direnen oinarrizko beharrizanei eragiten dien moduaz.

Formakuntza hori Gasteizko Simone Beauvoir elkarteen etxean burutuko dugu, azaroaren 30ean -ostirala- 16:00etatik 20:00etara eta abenduaren 1ean –larunbata– 10:00etatik 14:00etara.

– Balio Faktoriaren programazio osoa HEMEN.