Ikasi “Hegoaldeko herialdeen errealitateak” ikastaroa eta bidaiatu elkartasun auzolandegi batera

08/Urria/2015 | Noticia

Hegoaldeko herrialdeen errealitatea” ikastaroa egiteko izen-emate epea irekita dago! 40 orduko ikastaro honek hiru edizio izango ditu: Bilbon, Donostian eta Vitoria-Gasteizen. Gainera, ikastaroa beteko duten 21 urte baino gehiagoko pertsonek Latinoamerikako herrialde batera bidaiatzeko aukera edukiko dute. Hor, gurekin elkarlanean lan egiten duten erakundeetako baten proiektu bat ezagutu ahalko lukete.

Elkartasunean eta garapenerako lankidetzan prestatzeko oinarrizko ikastaroa da. Iparraldean eta Hegoaldearen arteko harremanen inguruko ezagutza eta sentikortasuna areagotzea du helburu. Metodologia errazarekin, irakasle adituekin eta dokumentazio eta material egokiekin, garapen gizatiarrago, bidezkoago eta solidarioagoari laguntzen dion beste bizi eta kontsumo eredu batean sartuko gara.

  • Bilbo > La Bolsa Gizarte Etxea > Garapena: azaroaren 5etik urtarrilaren 23ra (zubiak eta jaiegunak salbu) > Ostiraletan 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara > Izen-ematea azaroaren 2ra arte.

  • Donostia > Deustuko Unibertsitatea > Garapena: azaroaren 12tik urtarrilaren 23ra (zubiak eta jaiegunak salbu) > Ostiraletan 16:00etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara > Izen-ematea azaroaren 9ra arte.

  • Vitoria-Gasteiz > Simone de Beauvoir Elkarteen Etxea > Garapena: azaroaren 20tik urtarrilaren 23ra (zubiak eta jaiegunak salbu) > Larunbatetan 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara > Izen-ematea azaroaren 16ra arte.

Irakaslegoa: Imanol Zubero (UPV-EHU) Itziar Hernández Zubizarreta (Hegoa), Olga Ara (Nicaragua), Marijo Imaz (Ekoizpen) eta Carolina Gajardo (SETEM). > Plaza mugatuak!

Interesaturik al zaude? Ikusi ikastaroaren egitaraua eta eman izena hemen. Toki kopurua mugatuta dago!

– Ikastaroaren egitaraua ikusteko, klikatu HEMEN.

– Izena emateko, klikatu HEMEN.