“Hegoaldeko Herrien Errealitatea” ikastaroaren matrikula egiteko epea irekita dago. Solidaritatea eta garapenerako lankidetzako oinarrizko prestakuntza-ikastaroa da. Iparraldea eta Hegoaldearen arteko harremanen gaineko ezagutza eta sentsibilitatea areagotzeko helburua du. Gainera, ikasleek eragileek garapenean nola esku hartzen ulertuko dute, eta, bereziki, lortu nahi dugun gizarte-eredurako mesedegarriak diren alternatibetan sakonduko dute. Gasteizen izango da.
Ikastaro honetan, kontsumo kritikoaren eta eraldatzailearen bidez aldaketak lortzeko ikaskuntzak eta hausnarketak eskaintzen ditugu. Errealitateak analizatuko ditugu; diskurtso, ekimen eta mugimendu batzuk ezagutuko ditugu; eta, bereziki, garapen neoliberalaren ereduari men egiten ez dioten aukera errealak eta hurbilekoak planteatuko ditugu.
Metodologia berriarekin, irakasle adituekin eta dokumentazio eta material egokiekin, garapen gizatiar, bidezko eta solidarioago bat lortzen laguntzen duen beste bizitza- eta kontsumo-eredu batean murgilduko gara.
Informazio gehiago, KLICK HEMEN