SETEMetik Bank Bang antzezlan parte-hartzailera gonbidatu nahi zaituztegu, baita “Finantzak eta genero-desberdinkeriak” azterlanaren aurkezpenera ere. Jarduera azaroaren 20an izango da, arratsaldeko 19:00etan, Basauriko Emakumeen Etxean, “Marienea”n.
Bank Bang Basauriko hainbat elkarte edo/eta taldetako emakumeek (Emakumeak Dibertsitatean, Sagarrak Elk. Ekologista, Manuela Eguiguren, Emakume Libertarioak eta Basfemband) Mobiolak kolektibo artistikoarekin lankidetzan sortu duten antzezlana da. Bank Bang lanarekin, ikusleak banku-bulego batean gauzatuko den ekintzan parte hartzera animatzen dira, eta umore kritikoaren bitartez, ikusleek emakume-talde batek zuzendutako lapurreta bitxi batean parte hartu nahi duten ala ez erabaki ahalko dute.
“Eskuan nuen maleta hartu eta aurpegian jotzear izan nintzen. Irribarre paternalista zikin hori txikitu nahi nion, eta hortz guztiak banan-banan eta anestesiarik gabe atera nahi nizkion! (Gogora etorri zitzaizkidan ideiak)”.
Gainera, Cristina de la Cruzek “Finantzak eta genero-desberdinkeriak” azterlanaren emaitzak aurkeztuko ditu. Azterlan horrek argi eta garbi erakusten ditu emakumeek hainbat finantza-produktu lortzean pairatzen dituzten egiturazko mekanismo eta mekanismo sinboliko batzuk oztopo moduan.
Jarduera azaroaren 20an egingo da, 19:00etan, Basauriko Emakumeen Etxean, “Marienea”n, Basauriko Udalaren laguntzarekin. Sarrera librea (toki guztiak bete arte).
Zuen parte-hartzea espero dugu!
– Azterlanaren laburpena-> https://www.setem.org/setem_ftp/euskadi/FinanzasyGenero_LABURPENA.pdf
– Azterlana osoa-> https://www.setem.org/setem_ftp/euskadi/FinanzasyGenero_eus.pdf