Haritik tira egiten hasi gara

16/Otsaila/2015 | Noticia

Pasa den ortiralean antzerki-sorkuntza komunitarioa: “Modak traba egiten du, haritik tira egin dezagun” Iparralde Gizarte Etxean hasi zen. Ikastaro hau Mobiolak kolektiboko Sonia eta Aioraren esku dago. Giro ona egon zen lehenengo egunean.

Ikusleen parte-hartzea pizteko moduko antzezlana sortzean datza.Gizarte-antzerkiko tekniken eta sorkuntza kolektiboko praktika batzuenbidez azken lana egingo dugu, eta publikoa bera izango da lan horrenprotagonista. Lantegian, ikasi egingo dugu antzerkia tresna eraginkorradela elkarrizketarako, elkar ulertzeko eta gizarteko eta pertsonen artekoarazoei aukerak bilatzeko.Lantegiko prozesurako eta antzezlanerako ondoko gaia proposatzendugu: arropa egiteko industriaren atzean dagoen errealitatea. Emakumeentzatsortzen diren injustiziak eta urratzen diren eskubideak, bai arropaegiten den fabriketan, bai merkaturatzeko katean. Lanari, publizitateari,kontsumoari… buruzko gaiak landuko ditugu, hausnartuz, sortuz eta gureesku dagoena aldatuz.Lantegiaren helburua ondokoa da: parte-hartzaileak aldatzea, sormenarenbidez askatzen ikastea eta antzerki-jolasaren bidez hausnarketarakoeremu bat ikustea parte hartze aktiboaren eta publikoarekiko elkarrekintzarenbidez.

 

Informazio gehiago klicka HEMEN