HARIMAKILA: Bideo-erreportajea eta lorpenei buruzko aurkezpena

23/Ekaina/2014 | Noticia

Atsegin handiz gonbidatzen zaitugu HARIMAKILA prozesuaren emaitzen aurkezpenera. Sorkuntza artistikoko parte-hartze prozesu hau Mobiolak kolektibo artistikoak eta SETEM erakundeak antolatu dute eta Gasteizko Udalaren babesa izan du “2013ko Giza Eskubideen eta Sorkuntza Artistikoa”ren lehenengo deialdiaren bitartez.

HARIMAKILA 2013ko abenduan Gasteizko Montehermoso Kulturuneko ur-biltegian jarri zen
instalazio interaktibo batean hezurmamitu zen. Ekimen horren helburua zen herritarrei Asian
jantzigintzaren sektorean lan egiten duten pertsonek jasaten dituzten eskubide-urraketak
erakustea eta Arropa Garbia Kanpainaren aldarrikapenak azaltzea zentzumenetan eta bizipenetan oinarritutako planteamendu batekin, arroparen kontsumoaren eta ekoizpenaren gaineko begirada kritikoa bultzatzeko.
Instalazioak jantzigintzako tailer asiar bat interpretatu zuen, Gasteizko hondakin birziklatuekin
eraikitako tailer batekin. Instalazioa egiteko, hainbat diziplinatako artistekin lantalde bat osatu zen, etagasteiztarren parte-hartzeaz ere baliatu zen.
Ekainaren 26ko aurkezpenean, HARIMAKILA ekimenaren bidez lortu eta ikasi duguna (asko izan da) azaldu nahi dizugu. Horretarako, HARIMAKILAren eraketa islatzen eta sistematizatzen duen bideo-erreportaje bat eskainiko dugu.
Mobiolak kolektiboak eta SETEMek ekitaldi honetan izango zarela espero dugu, eta aldez aurretik ematen dizkizugu eskerrak zure interesagatik.
EGUNA ETA ORDUA: 2014ko ekainaren 26an, osteguna, 18:30etan.

TOKIA: Ortuño Aretoa. Montehermoso Kulturunea

Aktualizazioa: “Making of” bideoa eskuinean ikus dezakezue 

 

HARIMAKILA: http://harimakila.org/

Autor: Mobiolak