Oso gutxi falta da Gasteizko Goiuri Jauregiak Hamaika Begirada har dezan. Bertan berdintasun erreal baterantz aurrerapausu bat sortu nahi dugu. Horretarako, elkartu, eztabaidatu eta bidegiteko aukera izango dugu, kontsumo arduratsuaren eta ekonomia sozial eta solidarioaren inguruan.
Hamaika begirada edo jatorrietatik egingo dugu, bazter desberdinetatik etorritako hizlariekin: Euskal Herria, Estatua eta Latinoamerika (azkenean Brasilgo Movimento Sem Terra ez da gurekin egongo), hain zuzen. SAKATU HEMEN nor diren eta nondik emango dizkiguten haien ekarpenak ezagutzeko. Kongresuaren EGITARAUAN zehazten dugun bezala, aurkezpenak egingo dira, baina ez dugu hor gelditu nahi eta bildutako ideia feministak landu eta hedatu nahi ditugu ekonomia sozial eta solidarioaren esparru gehiagotan.
Etorri nahi baduzu oraindiz garaiz zaude. Eman doan zure izena formulario HONETAN. Ezin duzu galdu!