“Banku etikoa: errealitatea, etorkizuna eta erronkak”. Hau da datorren 17 an ospatuko dugun topaketaren izena, hau da, finantza etikoen albernatiba-proposamena hobeto ezagutzeko aukera aproposena. Norentzat? Bada, beren burua bezero gisa eta ez giza eskubideak, kulturaren arlokoak nahiz ingurumenarekin lotutakoak urratzen dituen finantza-sistemaren konplize gisa ikusten duten guztientzat.
Gasteizen, martxoaren 17an, finantza-jardueren munduan kemen eta errealismo handiagoarekin sakonduko dugu, finantza etikoen alternatiba-proposamena hurbilagotik eta modu praktikoagoan ulertzeko.
Egitarau osoa eta atseginarekin, egunean zehan jarduera ekonomikoen ondorio ez-ekonomikoak argitaratzen saiatuko gara, hori bai, adibide zehatzekin (euskal kutxak edota Fiare).
Jordi Calvo Rufanges (Gizarte mugimenduen, bake-kulturaren eta armagintzan inguruko ikerlaria eta ekonomista), Edurne Pujana (finantza etikoen inguruko SETEM Hego Haizearen estrategiaren arduraduna) eta Miguel Ángel Otazurekin (FIARE Araba Proiektuaren ordezkaria).
Egitaraua ezagutu nahi? Klikatu hemen.
Matrikula dohainik. Mesedez zure parte izatea konfirmatu lehenago mail batekin formacion.euskadi@setem.org helbidera.
Non? Gasteizko Simone de Beauvoir elkarteen etxean, erabilera anitzeko aretoan.
Ordutegia? 10:00 tatik 14.00 tara.