Gasteizko Bidezko Merkataritzaren Mundu Eguna

06/Maiatza/2014 | Noticia

Ona ekoizlearentzat. Ona kontsumitzailearentzat. Ona mundua aldatzeko leloarekin, maiatzaren 10ean Gasteizek Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko eguna ospatuko du, eta kakaoa izango du protagonista. Elikagai honek egunero kontsumitzen ditugun produktu asko prestatzeko prozesuan egoten diren gehiegikeria eta bidegabekeria guztien adibide gisa balio du. Gaur egun, munduan ekoizten den kakaoaren % 1, gutxi gorabehera, Bidezko Merkataritzakoa da. Oso ehuneko baxua den arren, igotzen ari da.

Gasteizen ekitaldiak maiatzaren 8an (osteguna) hasiko dira, Montehermoson, 18:30etan egingo den hitzaldi-dastaketa batekin. Bizitza indartu zaporez eta justiziaz izenburuko hitzaldia Paula Muñizek (Ekuadorko bidezko merkataritzako ekoizleen MCCH erakundeko kidea) eta Elena Zudairek (220 grados, Espacio de Cocina Alternativa 220 ekimeneko kidea) eskainiko dute.

Maiatzaren 10ean, larunbata, jarduerak goizez hasiko dira, Probintzia plazan, informazio- eta salmenta-guneekin, haurrentzako tailerrekin, bidezko merkataritzaren inguruko erakusketa batekin, kaleko animazioarekin, truke Azokarekin, gozogintza lehiaketako postreekin (lehiketa INFORMAZIOA), batukadarekin eta txokolatadarekin. Eta era berean, manifestua irakurriko da eta gozogintza lehiaketako sariak banatuko dira. Arratsaldean, Falerina lorategian Arte y justicia se dan la mano graffitti erakusketa egingo da, baita arropa birziklatzeko TRUKA REC tailerra eta sukaldaritza ekologiko eta bidezkoaren tailerra ere (bietarako da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea. INFO); Olympik Ludoclubs harrera; Parasite Kolektiboaren antzezpena, Bidezko Merkataritzako Pintxo Ibilbidearen saskiaren zozketa (Pintxo Ibilbideari buruzko INFORMAZIOA) eta manifestuaren irakurketa musikalizatua Urko Buruagaren eskutik.

Egun honetako ekitaldien antolamenduan parte hartu duten erakundean Setem Hego Haizea, Medicus Mundi Álava/Araba, Oxfam Intermón, Serso, Fundación Corazonistas eta Misiones Diocesanas dira, Gasteizko Udalaren laguntzarekin.

 

 

Bidezko Merkataritzaren Mundu Egunaren egitaraua (INFO)

Bizitza indartu zaporez eta justiziaz izenburuko hitzaldia

II. Bidezko Merkataritzaren Gozogintza Lehiaketa- (INFORMAZIOA)

Arropa birziklatzeko  eta sukaldaritza ekologiko eta bidezkoaren tailerra (INFO)

Bidezko Merkataritzako Pintxoren Ibilbidea (INFORMAZIOA)