Gaur, abenduak 25, Gasteizen Zeroz Biderkatu kanpainak abiatu duen bidezko merkataritzaren ibilbideari bukaera eman diogu, hiru saskien zozketa eginda. Ibilbidean mota desberdinetako 16 establezimenduk hartu dute parte, zeinek bidezko merkataritzako produktuak eskaintzen dituztenak.
Bidezko merkataritzaren patzuergoak (SETEM, Medicus Mundi Araba, Oxfam Intermón eta Bide Bidean) antolatuta, eta Vitoria-Gasteizko Udalaren babesarekin, hirian bidezko merkataritza non eros daitekeen zabaltzera dator kanpaina. Gainera, bidezko merkataritzaren alde egiteak sariak ekarri ditu! Begiratu bideoan ibilbideko saski bat tokatu zaizun. Hala bada, berehala jarriko gara zurekin harremanetan.
– Informazio gehiago www.multiplicaporcero.org webgunean.