Gasteiz eta Chiapaseko emakume lesbianen #MemoriaLesbikoa berreskuratzen

16/Maiatza/2018 | Noticia

Maiatzaren 17an, LGTBfobiaren aurkako Nazioarteko Eguna, ‘Identitate lesbikoak mugen gainetik’ egitasmorako prestatutako materiala eskura jarri du Pikara Magazinek bere kazetaritza-laborategian. Bideoak, lekukotzak, dokumental bat, testuak etabar aurkituko duzu abiatu duten gunean, zein Gasteiz eta Chiapaseko emakume lesbianen memoria berreskuratze lana izan den.

K’inal Antzetik eta SETEM Hego Haizea elkarteen lan honetan hainbat erakundek hartu dute parte, esaterako, Súkubo, 7menos20 edota Píkara Magazinek. Zubiak eraiki nahi izan ditugu San Cristóbal de las Casaseko eta Gasteizko lesbianen artean eta, adibidez, Colectiva Chamanas bezalako talde bat sortzeko baliagarria izan da prozesua. Horretarako, ordea, ez diogu inongo arkitektori deitu; aitzitik, hiri horietako zenbait lesbianarengana jo dugu.

Pikarak azaleratu duen lan horretan lagin bat topatuko duzue, bi lurraldeetako aktibismo lesbiarraren erakusgarri txiki bat, eta espero dugu horri esker, eta denborarekin, testigantza xeheago eta konplexuago bat eraikitzeko gai izango garela, eta sakonago ezagutuko dugula nola antolatzen diren lesbianak, nola bizi diren, nola borrokatzen diren eta nola egiten dioten aurre tema heteropartiarkalak bidean jartzen dizkigun oztopoei.

Mila esker parte hartu duzuenoi!

– Sartu pdf formatuan argitalpena ikusteko

– Egitasmoaren dokumentala

Autor: SETEM Hego Haizea