Europar Batasunari jantzien ekoizpen kateetan trazabilitatea eta gardentasuna bermatzeko eskatzen diote Arropa Garbia Kanpainak eta Emakumeen Mundu Martxak Rana Plaza eraikinaren erortzearen laugarren urteurrena betetzen den egunean. Ehungintzaren hondamendirik larriena izan zen hori, 1.100 baino hila gehiago eta 2.000tik gora zauritu utzita.
Bilbo, 2017ko apirilaren 24an – Gaurko goizean, Rana Plaza eraikina erori zenetik 4 urte betetzen direnean, kale-ekintza bat izan da Bilboko Plaza eliptikoan horren biktimak gogoratzeko. Guztira, 1.100 baino gehiago hilak eta 2.000tik gora zauritu izan ziren ehungintzan izandako hondamendirik larrienean, zein “Rana Plaza edonon dago” lelopean oroitua izan den Arropa Garbia Kanpainak eta Emakumeen Mundu Martxak deitutako ekintzan.
2013an izandako Rana Plaza eraikinaren erortzeak industria horren hornidura-kateen funtzionamenduak inguruan duen gardentasunik eza agerian utzi zuen, jantzi-ekoizpenaren errealitate ezkutua azaleratuz. Rana Plazako fabrikek hornitzen zituzten enpresak identifikaturik, marken erantzukizuna ezarri ahal izan zen, eta bizirik irten zirenei zein zendutako langileen familiei kalte-ordainak ordaintzeko eskatu.
Lau urte geroago, nazioarteko “Arropa garbia” kanpainatik eta Emakumeen Mundu Martxatik markei tinko eskatzen diegu gardenak izan daitezela eta jakitera eman dezatela zein fabrikatan ekoizten dituzten beren jantziak mundu guztian. Zehazki, Europako eskualdetik Europar Batasunari galdegiten diogu nahitaez bete beharreko neurriak ezar ditzan, ekoizpen-kateetan zehar trazabilitatea eta gardentasuna bermatzeko.
Europar Batasunari eskatzen diogu europar enpresentzat “arreta egokirako” lege-esparru bat gara dezala, nahitaez bete beharrekoa, giza eskubideak errespetatzea eta halakoen jardueren eragin negatiboa jasandako pertsonak (langileak bereziki) babestea xede nagusitzat hartuta, biktimek erreparazioa jasotzeko eskubidea barne.
