Garbi Jokatuk 1.000 sinadura brodatu entregatuko dizkio Adidasi

09/Urria/2012 | Noticia

Bihar 12:00etan, SETEM Adidas Españaren egoitzara joango da marka alemaniarrari langileen eskubideak errespetatzeko konpromisoa hartzeko exijitzen dioten mila sinadura brodatu inguru entregatzera.

Aurten Arropa Garbia Kanpainaren euskal sareak, SETEMen zuzendaritzapean eta hainbat sindikatuz, GGKEz eta kontsumitzaile-elkartez osatuta, Garbi Jokatu Kanpainara bideratu ditu bere ahalegin guztiak. Kanpaina 50 herrialdetan baino gehiagotan egin da eta milaka erakundek parte hartu dute bertan. Ekintza honen helburua da Batzorde Olinpikoei eta Adidas eta antzeko marka babesleei exijitzea olinpiadetako jantzigintzaren sektoreko langileen lan-eskubideak errespetatzeko konpromisoa har dezatela. Gaur egun, langile horiek oso baldintza eskasetan lan egitera behartzen dituzte sarritan: derrigorrezko ordu estrak, txirotasun-mugaren azpitik dauden soldatak, haurren ustiapena…

Nazioarteko Arropa Garbia Kanpainak hainbat bilera egin ditu Adidasekin (2012an Londresen egin diren olinpiaden babeslea izan da), eta kirol-marka horrek lankidetzan aritzeko eta lan-eskubideak, soldatak eta langileen ordezkaritza falta berrikusteko konpromisoa har dezala lortu du. Baina Filipinetan bakarrik. Hori dela eta, 2012ko Garbi Jokatu kanpainak eta Nazioarteko Arropa Garbia Kanpainak Adidasi presio egiten jarraitu nahi dute, lantegiak dituen toki guztietan har dezan konpromiso hori.

Garbi Jokatutik, Adidasi gogorarazi nahi diogu kontsumitzaileek langileen egoeraz kezkatzen jarraitzen dutela. Hori dela eta, sinbolikoki 1.000 sinadura brodatu entregatuko dizkiogu. Sinadurak ekainaren 9an Gasteizen egin zen azken ekitaldian bildu ziren. Gainerakoak Adidasek Alemanian duen egoitza zentralera bidali dira mundu osoan jaso diren sinadurekin batera.