Euskadiko GGKEek, sindikatuek eta kontsumitzaileen elkarteek gaur Garbi Jokatu 2012 kanpaina aurkeztu dute. SETEM Hego Haizeak koordinatzen duen kanpaina horretan, sinadurak bildu dira Adidas (Londresko Jokoen babeslea) eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoa estutzeko, Londresko Jokoetako ekipamenduak, kirol-materiala eta publizitate?materiala ekoizten dituzten pertsonen eskubideak babes ditzaten.
Euskadiko Arropa Garbia Kanpaina Sareak gaur goizean aurkeztu du Gasteizen Garbi Jokatu 2012 kanpaina, Londresko olinpiadetarako materialak (ekipamenduak, pilotak eta bestelako kirol-materialak nahiz publizitatea eta merchandisinga) ekoizten dituzten langileen eskubideak aldarrikatzeko. GGKEen, sindikatuen eta kontsumitzaileen elkarteen partaidetza duen kanpaina abian jartzeko ekitaldian, sinadurak bildu dira Adidas markari (Londresko Jokoen babeslea) eta Nazioarteko Batzorde Olinpikoari bidaltzeko.
Garbi Jokatu ekimena duela 8 urte sortu zen, Atenasko Jokoetarako lan egin zuten pertsonen eskubideak sustatzeko. Gero, presio- eta aldarrikapen ekintza gehiago antolatu ziren (eta, jakina, inoiz baino beharrezkoagoak izan ziren) Beijingeko 2008ko Jokoak egin zirenean. 50 herrialdetako baino gehiagotako milaka erakundek parte hartzen dute sareko lan horretan, eta hainbat lorpen erdietsi ditu, besteak beste, Nikek Indonesiako 4.500 langileri milioi bat dolarreko kalte-ordaina ematea oraindu gabeko ordu estrengatik. Azken akordioa LOCOG erakundearekin (Ingalaterrako batzorde olinpikoa) lortu zen duela hilabete, Olinpiaden negozioko langileak aktiboki babesteko, bai Txinan, bai Erresuma Batuan.
Akordioa Garbi Jokatuk Txinako bi lantegiren inguruan egin zuen ikerketaren ondoren lortu zen (lantegi horietan Londresko Jokoen maskoten salgaiak ekoizten dira). Legeak ezartzen dituen mugak baino askoz soldata txikiagoak ordaintzen ari zirela eta lanaldi luzeegiak zituztela egiaztatu zen (24 ordura arteko txandak izatera ere iristen ziren). Lantegietako batean 15 urteko umeak zeuden. Aipatzekoa da, era berean, lantegietako pertsona asko kontraturik gabe zeudela, ez zutela sindikatuetan izena emateko eskubiderik edo toki arriskutsuetan egiten zutela lan.
Hala ere, lan-eskubideen urraketen inguruko albisteak agertzen jarraitzen dute: Adidas, Nike eta Puma markek Bangladeshen dituzten fabrikei egindako azken txosten bezala, “Race to the bottom”. Ikerketa honek langileak jotzen dituztela, iraintzen direla, gaizki ordaintzen direla eta lanaz gainkargatzen direla erakusten du. Hala ere, lan-eskubideen urraketen inguruko albisteek agertzen jarraitzen dute, eta, bitartean, Joko Olinpikoak antolatu dituen Batzordea 1.200 milioi eurotik gorako irabaziak lortzen ari da maskoten irudia duten giltzatakoen, peluxeen, pegatinen nahiz motxilen salmenten bidez. Kirolariek eta atletek gogor entrenatu behar dute munduko errekorrak hausteko, eta, era berean, industria horretan lan egiten duten pertsonak beren soldatak eta lan-baldintzak murriztuz lehiatzera behartuta daude. Baina azken horiek ez dute inolako dominarik lortuko.
Hori guztia dela eta, Garbi Jokatu euskal herritarrak sentsibilizatzeko eta informatzeko ekintza ugari ari da antolatzen, kirol jantzigintzaren industriarekin lotutako arazo horien berri izan dezaten. Euskadiko ikastetxeak, institutuak, aisialdi-taldeak, kultura-elkarteak, emakumeenak eta kirol klubak ekimenean parte hartzen ari dira hitzaldien, kirol-jardunaldien, aisialdikoen, erakusketen nahiz jokoen bidez. Halaber, Garbi Jokatu Aliantza Espainiako Batzorde Olinpikoarekin ari da hitz egiten, zerbait egin dezan.
Kontsumitzaile gisa atsegin ez duguna aldatzeko gaitasuna eta boterea dugu. Garbi Jokatu 2012ko elkarteek kalean atxikipenak jasoko dituzte, baita webgune honen bitartez ere: www.ropalimpia.org/es/juegalimpio .
Informazio guztia lortu www.ropalimpia.org webgunean
-Deskargatu hemen Txinako bi lantegien gaineko ikerketa
-Deskargatu hemen Adidas, Nike eta Puma markek Bangladeshen dituzten lantegien gaineko ikerketa.