SETEM Hego Haizeak 2015-16 ikasturterako prestatu duen formakuntza eskaintza eskura daukazu dagoeneko. Horren informazio osoa http://www.transformateconsetem.org/eus.html microsite-an dago ikusgai.
Gure ustez, prestakuntza prozesu bat da, modu indibidual eta kolektiboan hazarazi egiten gaituena eta ekintza, konpromiso eta aldaketara gonbidatzen gaituena. Bestelako prestakuntza jasotzea baduzu gogoan, beste begirada batzuk erakutsiko dizkizuten irakasleen eskutik, bestelako alternatibak bilatzen dituen jendearekin eztabaidak eta hausnarketak partekatuz… ziurrenik interesatu egingo zaizkizu gure ikastaroak:
– Desazkundean, barne-hartzean eta feminismoan oinarritutako garapen baterako estrategiak. Arlo desberdinetan garapenerako lankidetzaren planteamendu berrietan sakontzeko ikastaroa. Vitoria-Gasteizen eta Bilbon izango da.
– Hegoaldeko herialdeen errealitateak. Elkartasunean eta garapenerako lankidetzan prestatzeko oinarrizko ikastaroa. Edizioak Bilbon, Vitoria-Gasteizen eta Donostian.
– Kontsumo kontziente, arduratsu eta eraldatzailea. On-line prestakuntza garapen eredu neoliberala ez bestelako aukera teoriko eta praktikoetan sakontzeko.
Ikastaroen deskripzioak eta egitarauak http://www.transformateconsetem.org/eus.html webgunean aurkituko dituzu zehaztutak, eta zure interesekoak badira hor bertan eman dezakezu izena.