Apirilaren 24an Rana Plazan (Bangladesh) gertatutako ezbeharren urteurrena izango da, non 1.000 langile baino gehiago bizia galdu egin zuten. Bertako lengileek marka transnazional horien atzean dauden lantegietan egiten zuten lan, oso lan baldintza latzetan. Europako, Amerikako eta Asiako kaleak oroimena landuko dute egun hartan, hildako langile horiei guztiei prestatutako omenaldian. Oraindik ez da jaso inungo ordainketarik errudun diren horiengandik, hainbeste sufrimendu eragin ondoren. Badira konpensazio fondo orokor batera atxikitu diren markak: Benneton, adibidez.
Euskadiko Arropa Garbia Sarea ere bateratu egin da protesta mundial honetan, eta Gasteizko (Foru kalea, 21) zein Donostiako (Fuenterrabia kalea, 14) Benneton denda aurrean, 18:30etan apirilako 24an, ostegunean, entzun beharko gaituzte. Danon ahotsak behar dira geure oihua are eta ozenago entzun dadin; jakin dezaten ehungintzaren barruko marka horiek guztiek EZ DUGULA ODOLEZ JANTZI NAHI HAIEN ARROPEKIN, eta ERAGINDAKO MINAGATIK ORDAINDU BEHAR DUTELA.
Buruan daukagun ideia, 15 minutu lehenago guztiok elkartu eta ekintza azaldu ahal izatea da. Arropa zaharra eramatea gomendatzen dizuegu, soinean daramagun arropa hori zikindu eta apurtzea baita gure ideia, hunkipen zein zirrara handiagoak eragiteko asmoz, ikusleengan.
PARTE HARTU! Izena eman HEMEN
Mila esker zure parte hartzeagatik!