ESKOLAREN IKASTURTEAREN AMAIERA

27/Maiatza/2015 | Noticia

EMAKUMEON JABEKUNTZARAKO ETA BERDINTASUNERAKO ESKOLA – 2014/15 IKASTURTEAREN AMAIERA
MAIATZAREN, 29an (ostirala) – 18:30ean – MONTEHERMOSO KULTURUNEA
 

Amaierako hitzaldia: AMELIA VALCÁRCEL. UHUNko Filosofia Moraleko eta Politikako katedraduna, Estatuko aholkulari eta Prado Museoko Errege Patronatuko presidenteordea. 


Antzerkia: ANTZERKI-SORKUNTZA KOMUNITARIOKO antzezlanaren antzezpena: “Indarkeria matxistak eta modaren industria”. SETEM Hego Haizeak antolatutako lantegian egin da aipatutako antzezlana, Emakumeen Berdintasunerako eta Jabekuntzarako Eskolaren esparruan.

Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte

Zeinu-mintzairako interpretea edo eta haurtzaindegi zerbitzua behar baduzu, hiru egun lehenago eskatu ondoko telefono-zenbakiaren edo helbide elektronikoren bidez:
945 161 345/ igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org