Erosketa publiko Arduratsuko Esperientziei Buruzko Topaketa Gasteizen

06/Ekaina/2017 | Noticia

Zentzuz Kontsumitu osatzen dugun erakundeok (SETEM, Medicus Mundi Araba eta Mugarik Gabe) eta REAS Euskadi, ekainaren 19 eta 20an Europa Jauregian (Vitoria-Gasteiz) ospatuko den Erosketa Publiko Arduratsuko Esperientziei buruzko Topaketa antolatzen ari gara.

Jardunaldiak administrazio publikoetako pertsonal tekniko eta juridikoari zein arduradun politikoei zuzenduta dago, nahiz eta interesatuta dauden lagun guztiek parte har dezaketen. Bertan KPAKO politiken aplikazioari eta jarraipenari buruzko esperientziak ezagutzeko aukera izango dute.

20an goiz osoa erabiliko da administrazio publikoetako pertsonal tekniko eta juridikoarentzako berariazko lan-espaziotzak esperientziak partekatzeko eta zalantzak argitzeko helburuz.

Egitaraua HEMEN dago eskura, eta bertatik izen-emate formulariora doan esteka dago.

– Kontsultatu HEMEN topaketaren egitaraua.