Erdialdeko Amerikako maquiletan lansari justu eta duina lortzeko kanpaina

22/Uztaila/2016 | Noticia

Concertación Regional de Mujeres por un Trabajo Digno baterakundeak Maquilako Langileen Egun Nazionala ospatu zuen uztailaren 5ean (baterakundean Mujeres Transformando antolakundeak parte hartzen du, SETEMen kide El Salvadorren). Ehunka emakume mobilizatu ziren lan-hobekuntzak aldarrikatuz ehunkien sektorerako; sektore horretan, hain zuzen, emakumeen eskubideak egunero urratzen baitira.

Egun horretan, baterakundeak komunikatu bat eman zuen ezagutzera jendaurrean (irudietan klik eginez irakur daiteke), Erdialdeko Amerikako Maquiletarako Mugarik Gabeko Lansaria eskualdeko kanpainaren barruan. Kanpaina hori Guatemalan, El Salvadorren, Hondurasen eta Nikaraguan eramango da aurrera. Haren xedea da lansari justu eta duin bat estandarizatzea Erdialdeko Amerikako maquiletan, “Zure lansaria hobetzen bada, Erdialdeko Amerika aldatu egiten da” goiburuarekin.

Gainera, Mujeres Transformando erakundeak soldata bidezko eta duinen aldeko presio kanpaina abian jarri du sinaduren bilketa batekin. Zuk zeuk ere parte-har dezakezu ESTEKA HONETAN.

Aipatutako kanpaina Lankidetzaren Euskal Agentziak finantzaturiko “Erdialdeko Amerikako antolatutako eta artikulatutako emakume langileak lan duinaren alde eragiten toki-, nazio- eta eskualde-mailan” proiektuaren zati da.

Ekimenak prestakuntzako eta antolakuntzako prozesuak bultzatuko ditu, Erdialdeko Amerikako emakume langileak, banaka zein kolektiboki, ahalduntzeko xedez; estatuen aurrean zein giza eskubideen aldeko –bereziki, lan-eskubideei dagokienez– eskualdeko erakundeen aurrean eragina izaten saiatuko da; eta eskualdeko biztanleak sentsibilizatu eta kontzientziatuko ditu emakumeen eskubideen egoerari buruz, genero-arloko ekitaterik ezeko egoerei buruz, eta sistema kapitalistak ehunkien multinazionalen bidez sortzen dituen beste desparekotasun batzuei buruz, kontsumo arduratsu eta kritikoa sustatuta horrela.

– Sinatu makiletan diharduten langileentzako soldata bidezko eta duinaren alde HEMEN

Autor: Mujeres Transformando