Eragozpen fiskala egiteko, baztertu egina heltzen zaizun errenta aitorpena

27/Martxoa/2018 | Noticia

Ez duzula zure zergetako zati bat Estatuak gastu militarretan erabiltzea? Datorren errenta-aitorpenaren kanpainan, egizu eragozpen fiskala. Apirilaren hasieran, Foru Aldundiak aurrez egindako aitorpenak bidaltzen dizkigu gure etxetara. Kasu horretan bazaude Apirilaren bukaera arte izango duzu aitorpen hori atzera botatzeko. Horrela errenta-aitorpen berria Eragozpen Fiskalarekin aurkezteko aukera izango duzu Ekainaren bukaerarte.

Zer da Eragozpen Fiskala?
Hitz gutxitan, Eragozpen Fiskala da zure ustez onargarriak ez diren partidak zure zergen bidez ordaintzeari uko egitea (gastu militarra, bankuen erreskateak…) eta, horren ordez, zure ustez benetan merezi duten proiektuetara bideratzea zure dirua.

Nola egingo dut errenta-aitorpena, Eragozpen Fiskala barne?
Aurten ere, Eragozpen Fiskalerako Bulegoak martxan jarri ditugu, Bilbon, Donostian eta Gasteizen. Aurrez zita eginda, errenta-aitorpena egingo dizugu dohainik, Eragozpen Fiskala barne. Beraz, ADI EGON! Atzera bota eginda iristen zaizun errenta aitorpena, gure bulegoan egingo dizugu.

Jarraitu behar diren urratsak Eragozpen Fiskala egiteko:
– Apirileko lehen egunetan: agian eginda iritsiko zaizu errenta-aitorpena.
– Adierazitako epea baino aurretik (apirilaren bukaeran), atzera bota zure errenta-aitorpena, itzultzeko bada (Bizkaian, 901 503 000 deitzen).
– Jar zaitez harremanetan zure herrialdeko Eragozpen Fiskalerako Bulegoarekin.

Eragozpen Fiskalerako kanpainan hainbat euskal taldek, mugimenduk eta eragilek hartzen dute parte:
Asociación Vasca de Apoyo a Fiare, Ekologistak Martxan, ESK Sindikatua, Kakitzat Koordinakunde Antimilitarista, KEM-MOC Bilbao, Mugarik Gabe, Medicusmundi Araba,  Mundubat, REAS Euskadi, Setem Hego Haizea, Ongi Etorri Errefuxiatuak

Informazio gehiago:

-BZKAIA:  eragozpenfiskala@gmail.com / 609 469 599

-GIPUZKOA:  donostia@setem.org / 943 359 592

-ARABA:  vitoria-gasteiz@setem.org / 945 120 0746

Autor: KEM-MOC Bilbao